NORTZUK GARA? GURE ESTILOA

UDABERRI Jatetxea/Taberna, Zarauzko Gizarte Zerbitzuen eskuetan dagoen zerbitzu bat da.
1980. urtean Udaleko Nesken Eskola zena (Cortazar arkitektoa) Jubilatuen Elkarteko egoitza izateko hornitu zuten. Eraikinari “UDABERRI” izena eman zioten. Bertan taberna/jatetxe xume bat muntatu zen. Egungo UDABERRI Taberna/Jatetxea horren jarraipena da.
Zarauzko Udaleko Gizarte Zerbitzua da, gaur egun ere, arduraduna. Lau urtetik behin Taberna/Jatetxea ustiapena aurrera eramateko, lehiaketa publiko bat irekitzen da. Hurrengo lehiaketa publiko 2027an izango da.
Azkeneko lehiaketan ANDRES MANCISIDORren eskaintza aukeratua izan zen. Andres Mancisidor eta Marije Aldalurrek zerbitzua kudeatzen dute, eta familia osoa proiektuan inplikatua dago 2023ko otsailaren 16tik aurrera.
UDABERRI Taberna/Jatetxea zerbitzu publikoa da. Web honetan ematen diren zerbitzuen berri ikus daitezke. Era berean, eta UDABERRI JUBILATUEN ELKARTEko zerbitzu bat da ere, eta Zarauzko Jubilatu eta Pentsiodunek hainbat momentutan badute jangela eremua erabiltzeko lehentasuna. Elkarteak jarduera desberdinak antolatzen ditu taberna/Jatetxeko arduradunekin koordinazioan.

Euskal sukaldaritza tradizionalean oinarritzen dugu gure sukaldaritza estiloa.
Hauek dira gure elaborazio propioak: Barazki potajeak, Marmitakoa, Bakalao patatekin, Txipiroiak, Karrilerak, Albondigak, Baserriko oilasko errea, Entsaladilla errusiarra. Etxeko postreak: gatzatua, natillak, arroz-esnea, flana, Gazta tarta. Pintxoak: mihi erreboilatua, patata tortilla, tripakiak.
Asteburuetan, Eguneko Menuaz gain eta bazkarietan dugun Eguneko Menuaz gain, , Plater Konbinatuak eskaintzen ari gara, oso harrera ona izaten ari dena.
943.13.49.55
